Planak eta protokoloak
Diseinua, prestaketa, ezarpena eta ebaluazioa, enpresa bakoitzera egokituta.
Soluzioak
Erakunde bakoitzaren errealitatera egokituak
Berdintasunaren
arloko betebeharrak
Indarrean dagoen legediak hainbat betebehar ezartzen dizkie enpresei berdintasunaren, jazarpenaren prebentzioaren eta LGTBI pertsonen eskubideen bermearen arloan.
Enpresa guztiek sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko neurriak eta prozedurak izan behar dituzte, 3/2007 Lege Organikoarekin, martxoaren 22koarekin, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoarekin, bat etorriz.
Bestalde, 50 langile edo gehiago dituzten enpresek Berdintasun Plana izan behar dute, 3/2007 Lege Organikoan eta 901/2020 Errege Dekretuan, urriaren 13koan, ezarritakoaren arabera.
Era berean, 50 langile baino gehiago dituzten enpresek LGTBI pertsonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko neurri planifikatuen multzo bat izan behar dute. Neurri horien artean, jazarpenaren edo indarkeriaren aurrean jarduteko protokolo bat egon behar da, 4/2023 Legean, otsailaren 28koan, eta 1026/2024 Errege Dekretuan, urriaren 8koan, ezarritakoaren arabera.
Ekuatik, erakundeei betebehar horiek betetzen laguntzen diegu, enpresa bakoitzera egokitutako zerbitzu integrala eskainiz.
Planak eta protokoloak
Planak
Planak tresna estrategikoak dira berdintasuna eta aniztasuna erakundeen kudeaketan txertatzeko. Enpresaren egoera aztertzeko, hobetu beharreko arloak identifikatzeko eta haren errealitatera egokitutako helburuak, neurriak eta jarraipen-mekanismoak ezartzeko aukera ematen dute.
Enpresei laguntzen diegu planak prestatzeko eta ezartzeko prozesu osoan, hasierako diagnostikotik eta negoziaziotik hartutako neurrien ebaluaziora arte.
Besteak beste, honako hauek egiten ditugu:
- Berdintasun-planak.
- LGTBI planak.
- Kontziliazio- eta erantzunkidetasun-planak.
Protokoloak
Protokoloek prozedura argiak ezartzen dituzte lan-ingurunean jazarpen-, diskriminazio- edo indarkeria-egoerak prebenitzeko, hautemateko eta horien aurrean jarduteko. Haien helburua erantzun azkarra, konfidentziala eta indarrean dagoen araudira egokitua bermatzea da, bai erakundeari bai langileei segurtasuna eskainiz.
Gure protokolo guztiak enpresa bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen dira, eta jarduteko prozedurak, prebentzio-neurriak, jarraipen-mekanismoak eta behar bezala aplikatzeko laguntza-dokumentazioa jasotzen dituzte.
Besteak beste, honako hauek egiten ditugu:
- Sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa.
- LGTBI pertsonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza bermatzeko protokoloa.
- Genero-indarkeria egoeren aurrean jarduteko protokoloa.
- Kultura-aniztasunerako eta diskriminazioa prebenitzeko protokoloa.
Diagnostikoak
eta bestelako tresnak
Planez eta protokoloez gain, erakundeei beren legezko betebeharrak betetzeko, berdintasunaren arloan duten egoera ebaluatzeko eta barne-politikak hobetzeko aukera ematen dieten tresna teknikoak garatzen ditugu.
Besteak beste, honako jarduera hauek egiten ditugu:
Ezarpena
eta prestakuntza
FUNDAEren bidez bonifikagarria den formakuntza
Esaguzu zer behar duzun, eta proposamen zehatza bidaliko dizugu.
edo bidali mezu elektroniko bat info@ekua.es helbidera
Hitz egingo dugu?
Azaldu zer behar duzun eta konpromisorik gabeko proposamen xehatua bidaliko dizugu, ahalik eta lasterren.