Kanpo-azterketak eta -ebaluazioak

Proiektuen eta zerbitzuen eragina ezagutzea funtsezkoa da esku-hartzea hobetzeko, ebidentzietan oinarritutako erabakiak hartzeko eta jardueren kalitatea bermatzeko.

Ekuan kanpo-azterketak eta -ebaluazioak egiten ditugu gizarte-erakundeentzat, fundazioentzat, elkarteentzat, kooperatibentzat eta beren programen garapena, emaitzak eta eragina ikuspegi independente, zorrotz eta genero-ikuspegidun batetik baloratu nahi dituzten bestelako antolakundeentzat.

Gure

ekarpena:

indarguneak identifikatzeko, hobekuntza-aukerak hautemateko eta etorkizuneko jarduerak planifikatzeko ezagutza erabilgarria sortzeko aukera ematen duen ikuspegi objektiboa.

Zer

ebaluatzen dugu?

Erakunde eta proiektu bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako ebaluazio-prozesuak garatzen ditugu, besteak beste:

Era berean, antolaketa-diagnostikoak eta azterketa espezifikoak egiten ditugu, erakunde baten egoera ezagutzeko, beharrak identifikatzeko edo haren funtzionamenduan eta esku-hartzeetan genero-ikuspegia nola txertatzen den baloratzeko.

Nola egiten

dugu lan?

Ebaluazio bakoitza modu pertsonalizatuan diseinatzen da, metodologia kuantitatiboak eta kualitatiboak uztartuz, erakundearen errealitatera egokitutako ikuspegi osoa lortzeko.

Prozesuaren helburuen arabera, honako hauek egin ditzakegu:

Zertarako balio

du kanpo-ebaluazio batek?

Ebaluazio independente batek aukera ematen du:

Gure

ikuspegia

Ebaluazioa ikaskuntza- eta etengabeko hobekuntza-prozesu gisa ulertzen dugu, eta ez soilik kontrol-mekanismo gisa. Horregatik, ebaluazio erabilgarriak, parte-hartzaileak eta ezagutza aplikagarria sortzera bideratuak garatzen ditugu, proiektuak sendotzen, baliabideak optimizatzen eta erakundeen gizarte-eragina handitzen lagunduko duten gomendio errealistak eskainiz.

Gure prozesu guztiek genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala txertatzen dituzte, erakundeei beren jardueren irismena hobeto ulertzen eta esku-hartze bidezkoago, inklusiboago eta eraldatzaileagoetarantz aurrera egiten lagunduz.

Esaguzu zer behar duzun, eta proposamen zehatza bidaliko dizugu.

edo bidali mezu elektroniko bat info@ekua.es helbidera

Hitz egingo dugu?

Azaldu zer behar duzun eta konpromisorik gabeko proposamen xehatua bidaliko dizugu, ahalik eta lasterren.