Genero berdintasuna

Ekuan, genero-ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala gure zerbitzu guztietan aplikatzeaz gain, genero-berdintasuna bultzatzeko eta emakumeen aurkako indarkeriei aurrea hartzeko eta horiei arreta integrala eskaintzeko zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.

Psikologiako eta kriminologiako profesionalak gara, eta berdintasun-teknikari gisa akreditatuta gaude..

Ekuan, udaletako berdintasun-arloaren kudeaketa integrala egiten dugu, genero-berdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako planak, programak eta zerbitzuak garatuz.

Modu zorrotz eta hurbilean arduratzen gara prozesu guztiaz.

Hainbat testuingurutan esku hartzeko gizarte-programak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzen ditugu, betiere genero-ikuspegitik eta ikuspegi intersekzionaletik.

Eskariaren araberako tailerrak diseinatzen ditugu, eta batzuk aurrez diseinatuak ere baditugu. Hona hemen gure proposamenetako batzuk:

  1. ARTEZ tailerra: autoestimua artearen bidez lantzen.
  2. Gure historia modu ezberdinean berrirakurtzen: 65 urtetik gorako emakumeen ahalduntzea lantzera zuzendua.
  3. Elkarbizitzarako antzerkia: haurrei zuzendua, adimen emozionalaren, enpatiaren, gatazken konponketaren eta abarren bidez haien garapena bultzatzeko helburuarekin.

Online eta aurrez aurreko prestakuntza-ikastaroak eskaintzen ditugu, berdintasunari, hizkuntza inklusiboari, genero-indarkeriari eta abarri buruzkoak.

Ekuan profesionalei eta herritarrei zuzendutako hitzaldiak eskaintzen ditugu. Gure hitzaldien katalogoa ikusi nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuak. Zure beharrizanetara ere moldatzen gara, nahi duzun hitzaldia diseinatuz.

Gure aholkularitza kriminologikoko zerbitzua eskaintzen dugu genero-ikuspegitik.

Ekuan protokoloak eta gidak diseinatu eta inplementatzen ditugu, gizonen eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bultzatzeko eta emakumeen aurkako indarkerian prebentzioa eta arreta integrala eskaintzeko. 

¿Nolakoa da prozesua?

  • Behar zehatzak identifikatzea.

  • Protokoloa edo gida diseinatzea, erakunde edo administrazio publikoarekin koordinatuta. 

  • Inplementazioa
  • Ebaluazioa prozesu osoan zehar.
  • Emaitza: indarrean dagoen araudiaren araberako protokolo eta gida eguneratuak.

Ekuan hainbat jarduera eskaintzen ditugu, udaletako Berdintasun Planetan, emakume-taldeetan, gizon-taldeetan, ludoteketan, ikastetxeetan, kultura-etxeetan eta abarretan programatu daitezkeenak.

Hemen aurkezten ditugu, laburbilduta, berdintasunaren aldeko programazioan eskain daitezkeen jarduera batzuk:

  • Psikologo batek emakume-talde bat dinamizatzea.
  • Irakurketa feministako kluba.
  • Antzerki-taldea edo -tailerra, genero-ikuspegitik, zapalduaren antzerki-metodologiari jarraiki.
  • Herri osorako eta ikastetxeetarako antzerki-foroa.
  • Gymkana familiarra: elkarrekin berdintasunaren eta tratu onaren alde.
  • Emakumeak ahalduntzeko eskola: sorkuntza eta kudeaketa.grupo de mujeres, por parte de una psicóloga.

Jarri gurekin harremanetan

Bete ezazu harremanetarako inprimaki hau, edo idatz iezaguzu helbide elektroniko honetara: