Lan-talde multidiziplinarra

Kasu bakoitzaren beharretara egokitutako arreta profesionala eskaintzeko helburuarekin, Ane Lekanda Alzibarrek zuzendutako diziplina anitzeko talde batek osatzen du Ekua, eta antzeko profesionalekin lankidetza estuan lan egiten du:

Kriminologoak

Testuinguruan eta gizabanakoan diziplina arteko ikuspegitik aztertzen eta esku hartzen adituak diren profesionalak.

Psikologo juridikoak eta forentseak

Peritu-txosten psikologikoak egiten adituak.

Hainbat arlotan espezializatutako psikologoak:

- Biktimologia.
- Psikologia kriminala.
- Indarkeria matxistak.
- Drogen kontsumoa eta adikzio-jokabideak.
- Haurtzaroa eta nerabezaroa.
- Familian esku hartzea.
- Gatazkaren kudeaketa.
- Gizarte-bazterketako testuinguruetan esku hartzea.

Bitartekariak

Bitartekaritzan adituak diren psikologoak eta abokatuak. Elkarrekin lan egiten dugu, bitartekaritza-prozesuaren kalitatea eta profesionaltasuna bermatuz.

Grafologoak eta peritu kaligrafoak

Idazketa aztertzen adituak gara. Peritu-txostenak eta norberaren erabilerarako txostenak egiten ditugu.

Ekuan badakigu zein garrantzitsua den kasu, egoera edo ekitaldi bakoitza diziplina anitzeko ikuspegitik aztertzea eta esku hartzea. Horregatik, beste profesional batzuekin lankidetzan dihardugu, kasu bakoitzean hautematen ditugun beharren arabera (auzitegi-informatikariak, kriminalistak, auzitegi-hizkuntzalariak, etab.).

Ane Lekanda Alzibar

  • Kriminologia eta Prebentzio Politika Publikoetako Gradua (Universitat Pompeu Fabra).
  • Psikologiako Gradua, Universitat Oberta de Catalunya-n (Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko BI-05397 elkargokide-zenbakia).
  • Drogamenpekotasunen eta adikzio-jokabideen prebentzioko master ofiziala (Universidad Internacional de Valencia).
  • Genero Indarkerian Diziplina Arteko Esku Hartzeari buruzko Masterra (Universidad Internacional de Valencia).
  • Psikologia Juridikoko Masterra (Universidad Internacional de Valencia). Aktualitatean ikasten.
  • Berdintasunerako teknikaria.
  • Grafologoa, peritu judizial kaligrafoa eta psikografologikoa.
  • Bitartekari zibila, merkataritzakoa eta familiakoa.
  • Teatroterapeuta eta aktorea.

Ane Lekanda Alzibar Kriminologian eta Prebentzio Politika Publikoetan graduatua da (Universitat Pompeu Fabra), baita Psikologian ere (Universitat Oberta de Catalunya). Kontsumo-testuinguruetan esku hartzen espezializatu da, Drogamenpekotasunen eta Adikzio-jokabideen Prebentzioari buruzko master ofizialaren bidez, eta indarkeria matxistetan, Genero Indarkerian Diziplina Arteko Esku Hartzeari buruzko Master Ofizialaren bidez (Universidad Internacional de Valencia). Unibertsitate berak ziurtatutako berdintasun-agentea da.

Halaber, peritu judizial kaligrafoa eta peritu judizial psikografologikoa da, SURGE Centro de Estudios erakundeak ziurtatua, eta auzitegi-grafologoa, Grafopec enpresak ziurtatua.

Bitartekaritzan aditua da. Justizia Ministerioak homologatutako Escuela Internacional de Mediación-nen bitartekaritza zibil, komertzial eta familiarrean espezialista izateko prestakuntza egin du. AMAPASE Fundazioak eskainitako familia-bitartekaritza ikastaroa egin du, honen bidez Eusko Jaurlaritzak homologatutako ziurtagiria lortuz.

Auzitegi-psikologiari, nerabeen droga-kontsumoari, pedofiliaren eta pederastiaren prebentzioari, espetxe-psikologiari eta judizialari buruzko prestakuntza-ikastaro eta mintegi ugari egin ditu.

Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateak “El teatro como herramienta terapéutica en centros penitenciarios: proyecto de investigación” lana argitaratu zuen, aktore eta teatroterapeuta gisa hainbat urtetan izandako prestakuntzaren eta esperientziaren emaitza.

Bartzelonako Forn de Teatre pa ‘Tothom-en zapalduen antzerkian egin zuen prestakuntza, eta Escola Gestalt de Catalunya-n antzerki terapeutikoa ikasi zuen. Esku-hartze sozialeko antzerki-tailerrak diseinatu eta eman ditu egoera sozial ahulean dauden hainbat kolektiborentzat.

Etengabeko prestakuntzan, gaur egun Psikologia Juridikoko Master Ofiziala egiten ari da Universidad Internacional de Valencia-n, Detective Pribatuaren prestakuntza Universidad Europea Miguel de Cervantes-en, Hezkuntza Bitartekaritzako espezializazioa Escuela Internacional de Mediación-en eta etengabe eguneratze-ikastaroak egiten ditu espezializazio-esparru guztietan.

Bizkaiko Psikologia Elkargo Ofizialeko BI-05397 elkargokidea da.

Hauekin lankidetzan dihardugu: