Hezkuntza-ingurunean, eskola-bizikidetzan eta neska, mutil eta nerabeen ongizate emozionalean eragiten duten gatazkak sortzen dira. Gatazkak, ondo kudeatuta, hezkuntza-ahalmen handia dute, eta bitartekaritzak horretan jartzen du arreta, eta, paraleloki, etorkizuneko gatazkak saihesteko mekanismo gisa ere jokatzen du.
Bitartekaritza proiektuak edozein adinetako taldeetan aplikatzen ditugu, erabiltzen ditugun teknikak egokituz.
Eskola-bitartekaritza mota desberdinak dauden arren, emaitzarik onenak dituela frogatu duena parekideen bitartekaritza da. Berdinen arteko bitartekaritzan, hezkuntza-zentroko bitartekaritza-zerbitzuaren bitartekari gisa integratuko den ikasle-talde bat eratzen da. Hala, ikastetxeko bitartekaritza-proiektuaren talde eragilearen akonpainamendu eta jarraipenarekin, bitartekaritza prozesuak egingo dituzte beraien artean, alderdiak bideratuz euren gatazkaren konponbide alternatibo bat bilatzera, akordio bidez.
Eskola-bitartekaritza-proiektua gauzatzeko, beharrezkoa da eskola-bitartekaritzan adituak diren pertsonak izatea. Ekuan eskola bitartekaritza proiektuaren diagnostikoa, diseinua, inplementazioa, ebaluazioa eta jarraipenaz arduratzen gara. Eta hezkuntza-kriminologiatik abiatuta egiten dugu, metodologia parte-hartzaileak eta antzerki sozialeko teknikak erabiliz, ikaskuntza eta gatazkak kudeatzeko tresna alternatiboak eskuratzea sustatzeko.
Zure hezkuntza-zentroaren beharretara egokitutako eskola-bitartekaritza-proiektu bat aplikatu nahiko zenuke?
Bete formulario hau eta proposamen zehatza bidaliko dizugu.
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.