Bitartekaritza

Bitartekaritzak gatazkak konpontzea ahalbidetzen du, tartean dauden aldeen arteko komunikazioa erraztuz. Ekuan, Eusko Jaurlaritzaren Bitartekarien Erregistroan eta Justizia Ministerioaren Bitartekarien Erregistroan inskribatutako bitartekariak gara.

Gure zerbitzuak aurrez aurre eta online eskaintzen ditugu.

Ekuan familian, arlo zibilean, eskolan eta komunitatean sortzen diren gatazketan esku hartzen adituak gara.

Zer da bitartekaritza?

Bitartekaritza gatazkak konpontzeko prozesu bat da, guztiz borondatezkoa eta konfidentziala. Bitartekariak gatazkan dauden alderdien arteko komunikazioa errazten du, bere rol neutraletik. Horrela, aldeek euren gatazkari irtenbide desberdinak aurkitzea eta akordio batera iristea errazten da.

servicios de mediación

Zelan da bitartekaritza prozesua?

Dohako lehen informazio-hitzordua

Bitartekaritza-prozesua azaltzen da, gatazka ezagutzen da eta kasua bitartekaritza prozesuaren bidez landu daitekeen aztertzen da.

Bitartekaritza-saioak

Hainbat saio egiten dira, komunikazio erraztuz eta akordiora heltzeko helburuarekin.

Akordioa sinatzea

Partaideek akordioa sinatzen dute.

Bitartekaritzaren abantailak

Bitartekaritza-prozesu batek abantaila ugari ditu prozesu judizial batekin alderatuta.

Merkeagoa.

Arinagoa.

Alderdiek gogobetetasun handiagoa dute akordioarekin, elkarrekin erabakitzen baitute. Horrek hobeto betetzea bermatzen du, alderdien arteko etorkizuneko harremana hobetuz.

Kostu emozional txikiagoa dakar, elkarrizketan eta errespetuan oinarritzen baita.

Gatazkaren konponbidea bi aldeek eraikitzen dute, kanpoko hirugarren pertsona batek ezarri beharrean, bide judiziala aukeratzen denean gertatzen den bezala.

Bitartekaritza-akordioak eskritura publiko bihur daitezke, hala nahi izanez gero, eta horrek epai baten balio juridiko bera ematen die, baina neurrira egina. Hau da, inplikatutako aldeek beren beharren arabera erabakitzen dute zer nahi duten, epaileari paper hori eman beharrean.

Zergatik aukeratu Ekua?

Abokatuak eta psikologoak diren bitartekariek osatutako taldea dugulako. Gatazka batzuk bitartekaritzan espezializatutako psikologiako profesional batek kudea ditzake, baina beste batzuek osagai juridiko handia dute. Horregatik, gatazka motaren arabera, bitartekaritzan aditua den psikologo batek, edo psikologo eta abokatu batzuek egingo dute (komediazioa). Horrela, bitartekaritzaprozesu integrala eta profesionala ziurtatzen dugu.

Bitartekaritzan adituak garelako eta etengabeko prestakuntzan gaudelako zuri zerbitzurik onena eskaintzeko.

Konfiantzan eta enpatian oinarrituta lan egiten dugulako. Ez dugu inoiz epaitzen.

Konfidentzialtasun osoa ziurtatzen dugulako.