Eskola-bitartekaritza

Hezkuntza-ingurunean, haurren garapenean eragin negatiboa duten gatazkak eta bizikidetza-arazoak sortzen dira, eta, aldi berean, tentsioak sortzen dira hezkuntza-eragileen artean (irakasleak, ikasleak, gurasoak). Ikastetxeko edo institutuko giro ona funtsezkoa da haur eta gazteen prestakuntza eta bilakaera errazteko.

Gatazkak, modu egokian kudeatzen bada, hezkuntza-potentzial handia du, besteak beste, erabakiak hartzeko, hausnartzeko, enpatiarako, introspekziorako, sormenerako eta gatazkak gainditzeko tresnak hartzeko.

Horregatik, ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitutako bitartekaritza-proiektuak gauzatzen ditu Ekuak.

Ekuaren eskola-bitartekaritza proiektuek honako hauek biltzen dituzte:

Diagnostikoa
Diseinua
Inplementazioa
Ebaluazioa
Jarraipena

Ikasleak, irakasleak eta familiak gatazkak sahiesteko eta hauetan esku-hartzeko prestatzea da proiektu hauen helburua. Horretarako, komunikazio-tresnak, gizarte-trebetasunak eta adimen emozionala lantzen dira. Ezagutza horri esker, hezkuntza-komunitatean gatazkak prebenitu ahal izango dira eta lehendik daudenak modu ezin hobean kudeatu ahal izango dira.

Ikasleek hartzen dute bitartekotza-figura, eta beren ikaskideen artean sortzen diren gatazketan esku hartzen dute. Berdinen arteko bitartekaritza-sistema hau bizikidetza hobetzeko estrategia bat da, eta pertsonen nahiz hezkuntza-komunitatearen botere eraldatzaile handia dauka.

Eskola-bitartekaritzaren abantailak

  • Gatazkak gutxitzen ditu.
  • Bullyinga eta ziberbullyinga prebenitzen ditu.
  • Bizikidetza hobetzen du.
  • Laguntasuna errazten du.
  • Ikastetxeko kideen arteko komunikazioa hobetzen du.
  • Errendimendu akademikoa hobetzen du.
  • Eskolan absentismoa izateko aukera murrizten du.
  • Hezkuntza-eragileen arteko komunikazioa errazten du.
  • Errespetuan eta berdintasunean hezten du.
  • Gatazkak txikitatik konpontzeko gaitasuna eskuratzen laguntzen du.
  • Hezkuntza-komunitateak gehiago parte hartzen du ikastetxean.