Ekuaren grafologo-taldeak (psikologo ere badirenak), idazketaren analisiaren bidez, eskribauaren nortasun-ezaugarriak zehazten ditu. Grafismoaren analisiari esker, egilearen nortasun-profila, inteligentzia-maila eta -mota, gaitasunak, portaera, gainerakoekin harremanetan jartzeko modua eta abar ezagutu daitezke.
Zure edo beste pertsona baten idazkeraren azterketa grafopsikologikoa eska diezagukezu. Ekuan bi txosten mota eskaintzen ditugu:
Nortasun Txosten Laburra: gutxi gorabehera orrialde bateko txostena da, nortasunaren alderdi guztiak zehatz-mehatz jasotzen dituena.
Nortasun Txosten Osoa: txosten hau Nortasun Txosten Laburra baino luzeagoa da, nortasunaren alderdi zehatzagoak eta zabalagoak aztertuz. Gutxi gorabehera 3 orrialde ditu.
Bi txostenetako edozein egiteko, honako hauek beharko ditugu: