Ingurumen Kriminologia – Herritarren segurtasuna eta delituaren prebentzioa

Ingurumen-kriminologia, gero eta garatuagoa Estatu Batuetan, Herbehereetan eta Australian, esaterako, kriminologiaren adar bat da, eta delituak prebenitzea du helburu, espazio publikoaren diseinua eta erabilera hobetuz.

Prebentzio hori CPTED (Crime Prevention Through Environmental Design) eta SCP (Situational Crime Prevention) teoriek proposatutako ikuspegietan oinarritzen da. Diziplina anitzeko ikuspegiak dira, eta, desberdinak izan arren, antzekotasunak dituzte, eta modu osagarrian erabil daitezke ingurune bakoitzaren beharren arabera.

Hauek dira ingurumen-kriminologiaren helburu nagusiak:

Kriminalitatea prebenitzea.

Ekintza desbideratuak prebenitzea.

Biktimizazioa murriztea.

Delituarekiko beldurra edo segurtasunik ezaren pertzepzioa minimizatzea.

Espazioen kudeaketa hobetzea.

Komunitate-zentzua eraikitzea.

Ekuako kriminologo taldeak hirigintza inklusiboaren ikuspegitik lan egiten du, gizarte-kolektibo guztien beharrei erantzunez. Era berean, genero-ikuspegia kontuan hartuta esku hartzen dugu.

Espazio publikoetan segurtasuna hobetzeko hirigintza-neurriak bi testuingurutan aplika daitezke:
  • Sortuta dauden hiri-espazioetan, ingurua birgaitzea edo hobetzea planteatuz.
  • Urbanizazio-proiektu bat duen zona baten.
criminología ambiental

Zein zerbitzu eskaintzen ditugu Ekuan ingurumen-kriminologiarekin lotuta?

  1. Aholkularitza orokorra eta espezifikoa.
  2. Txosten tekniko pertsonalizatuak, hiri-eremua aztertu eta gero.
  3. Delitu-mapak sortzea.
  4. Ingurumen-kriminologiako proiektu integrala.

Nola gauzatzen dugu Ekuan ingurumen-kriminologiako proiektu integral bat?

1. Diagnostikoa

Esku hartu beharreko lekuaren benetako beharrak aztertzen ditugu. Horretarako, teknika kuantitatiboak erabiltzen ditugu, hala nola biktimizazio-inkestak, estatistikak (polizialak, ofizialak eta penalak) eta kualitatiboak (elkarrizketak funtsezko eragileekin eta informatzaileekin, eztabaida-taldeak, miaketa-ibilaldiak, behaketa, iradokizunen postontzia, besteak beste).

2. Esku-hartzea

Neurri egokiak aplikatzen ditugu, inplikatutako erakundeekin koordinatuta (udalak, aldundiak, polizia-kidegoak, arkitektoak, etab.).

3. Ebaluazioa

Proiektua prozesu osoan zehar ebaluatzen da. Inplementatu aurretik (diagnostikoaren bidez), bitartean (esku-hartzea sortzen diren aldaketetara egokitzeko eta uneoro behar bezala inplementatzen dela ziurtatzeko) eta ondoren (hasierako egoera eta azken emaitza alderatzeko). Era berean, jarraipen-ebaluazio bat egiten dugu. Proiektuaren etengabeko ebaluazioak une oro hobekuntza-ziklo bat ahalbidetzen du.