Aholkularitza psikologikoa

Batzuetan, arazoak, zalantzak edo egoera zailak sortzen dira, ezinegona sortzen digutenak eta blokeatzen gaituztenak, eta ez dute terapiarik behar, baina bai horiek konpontzeko orientazioa.

Kasu horietarako, Ekuak aholkularitza psikologikoko zerbitzu bat eskaintzen du. Aholkularitza psikologikoko saioak aurrez-aurre zein online egin daitezke. Bertan, psikologo/a batek egoerari era onenean aurre egiteko tresnak emango dizkizu, horrela zure bizi kalitatea eta ongizate emozionala eskuratzeko.

Ekuan hainbat arlotan espezializatutako psikologo talde bat gara, zure beharren arabera arreta onena eskaini ahal izateko.

asesoria psicológica en Bilbao EKUA

Zein kasutan jo aholkularitza psikologiko batera?

  • Seme-alabekiko gatazkak: arauak eta mugak ezartzea, komunikazio-arazoak, errutinak ezartzea, hazteko zalantzak, etab.
  • Erabakiak hartzeko plangintza.
  • Gizarte- eta komunikazio-trebetasunak garatzea.
  • Autoestimua hobetzea.
  • Kontrol emozionala egoera puntualen aurrean.
  • Aldaketetara egokitzea.
  • Lan-elkarrizketak egiteko prestatzea.
  • Etab.