Bitartekaritza zibila

Arlo zibileko gatazketan esku hartzen dugu. Hauek dira bitartekaritza egin daitekeen eremu zibileko kasuetako batzuk. Zure kasua ez bada, galde iezaguzu.

Bitartekaritzak online ere egiten ditugu, bereziki erabilgarriak alderdiak urrun bizi direnean edo mugikortasun murriztua dutenean.

1. Jaraunspenak eta oinordetzak

Batzuetan, jaraunspenen edo oinordetzen ondoriozko gatazkak sortzen dira. Prozesu konplexu horietan faktore ugarik hartzen dute parte, eta, batzuetan, gatazkak luzatu eta mantendu egiten dira, alderdiak ez baitira gai beren kabuz konpontzeko. Horrek guztiak eragin nabarmena du inplikatutako alderdien arteko harremanean, baita ongizate emozionalean ere.

Ekuan bide alternatibo bat eskaintzen diogu prozesu judizialari, eta bide judizialaren aldean abantaila ugari dituela uste dugu. Bitartekariak elkarrizketa bultzatzen du, alderdiek gatazkari irtenbide desberdinak aurkitu ahal izateko eta, horrela, akordio batera iristeko.

2. Jabetza-gatazkak

Jabetza-gatazketan ere bitartekari aritzen gara Ekuan. Hainbat gai landu daitezke: alokairu-kontratuak, errentapeko lokalaren edo etxebizitzaren obren ordainketa edo berrikuntza, errentadunak kaudimenik ez duenean errenta ordaintzeko atzerapenak eta abar.

Gatazka mota hauek bitartekaritza-prozesu batean azter daitezke, eta, horrela, aldeek akordio bat lor dezakete, prozesu judiziala saihestuz.

servicio de mediación civil

3. Lagunen arteko gatazkak

Lagunen artean, halaber, adiskidetasun-harremana okertzea eragiten duten gatazkak sortzen dira, horrek dakartzan ondorioekin. Bitartekaritzan, gatazkan dauden alderdiak modu asertiboan komunikatu daitezen, beren beharrak adieraz ditzaten eta beren arteko desberdintasunak konpon ditzaten lan egiten da.