Bitartekaritza familiarra

Familian sortzen diren gatazketan esku hartzen dugu. Bitartekaritza hainbat kasutan da posible. Hemen adibide batzuk baino ez ditugu aurkezten. Zure kasua ez bada, kontsulta gaitzazu.

Online bitartekotzak ere egiten ditugu, bereziki erabilgarriak aldeak urrun bizi direnean edo mugikortasun murriztua dutenean.

1. Bitartekaritza banaketa eta dibortzioetan

Banaketa edo dibortzioa prozesu konplexua eta mingarria izaten da askotan. Familia-bitartekaritza prozesura bikotea bere borondatez joaten da, ezkontza-hausturaren baldintzak adostasunez ezartzeko helburuarekin (hitzarmen arautzailea eta gurasotasun-plana idazteko, adibidez), prozedura judizial bati ekin beharrik gabe, baina betiere legezkotasuna errespetatuz.

Horretarako, familia-bitartekaritzan espezializatutako psikologoen eta abokatuen talde bat dugu, eta horiek, koordinatuta eta elkarrekin, bitartekaritza-saioak egiten dituzte. Horrela, alderdi emozionalak eta legalak prozesu osoan kontuan hartuko direla ziurtatzen da.

Oso interesgarria da jakitea akordioa eskritura publiko bihur daitekeela (notario edo epailearen aurrean) eta, homologatu ondoren, epai baten balio juridiko bera izan dezakeela. Horrela, prozedura judizialaren edo bitartekaritza-prozesuaren artean dagoen alde bakarra hurrengoa izango da:  bitartekaritzan alderdiek (esklusiboki) hartzen dituztela beren etorkizunari buruzko erabakiak.

2. Gurasotasun-plana

Gurasotasun-plana gurasoek haustura prozesu batean aurkezten duten dokumentua da. Dokumentu hori bitartekaritza-prozesu batean egin daiteke, aldeen artean ezkontza-harremana egon ala ez. Gurasotasun-planaren edo hazkuntza-planaren helburua seme-alabei eragiten dieten alderdiak zehaztea eta arautzea da, betiere adingabearen interes gorena zainduz.

Zehazki, gurasotasun-plan batek honako hauek jaso ditzake:
  • Zaintza eta jagoletza gauzatzeari buruzko xedapenak.
  • Bi gurasoek guraso-erantzukizunak (hezkuntza, zaintza, etab.) nola beteko dituzten.
  • Seme-alabak norekin eta non biziko diren.
  • Guraso bakoitzak seme-alabekin igarotzen duen denboraren banaketa.
  • Familiarekin harremana (aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusu-lehengusinak, etab.).
  • Ikastetxearen inguruko erabakiak.
  • Gurasoa seme-alabekin ez dagoenean, seme-alabekin komunikatzeko modua.
  • Oporraldietan eta data berezietan egonaldiak egiteko araubidea.
  • Erabakiak hartzeko modua seme-alabei dagokienez.

3. Gurasoen eta nerabeen arteko gatazkak

Nerabezaroak aldaketa psikologiko, fisiko eta kognitiboak ditu ezaugarri, eta, horren ondorioz, askotan zaila da etapa hori kudeatzea. Sarritan gatazkak sortzen dira gurasoen eta haien seme-alaben artean.

Horrelako gatazkak garaiz kudeatzeak etorkizuneko arazoak prebenitzen ditu, bai nerabeengan, bai familia-harremanean.

Zertan lagun dezake familia-bitartekaritzak?

  • Etxeko arauak ezartzea.
  • Komunikazio asertiboa.
  • Prestakuntza akademikoarekin lotutako alderdiak (eskolara joatea, kalifikazioak, etab.).
  • Etxera iristeko ordutegiak zehaztea eta betetzea.
  • Lagunak eta harremanak.
  • Jokabide-arazoak hobetzea.

4. Mendetasuna duten ahaideak zaintzeko bitartekaritza

Senideren batek eguneroko oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar duenean, sarritan gatazkak sortzen dira senideen artean, ez baitira ados jartzen hura zaintzeari buruzko alderdi garrantzitsuei buruz.

Anaien, seme-alaben eta abarren arteko haserreak ohikoak dira, gatazka gaizki kudeatzearen ondorioz sortuak.

Familia-bitartekaritzari esker, honako alderdi hauek ebatzi eta zehaztu daitezke:

  • Familiako kide bakoitzaren erantzukizunak banatzea.
  • Pertsona bakoitzak mendeko senidearekin duen denboraren banaketa.
  • Horiek zaintzeak dakartzan gastu ekonomikoak kudeatzea.
  • Haiek zaintzeari buruzko erabaki garrantzitsuak, hala nola zentro espezializatu edo egoitza batean sartzea edo ez.

Horrez gain, bitartekaritzak familiako kideen arteko komunikazioa desblokeatzeko aukera ematen du, senidearen autonomia eta duintasuna mantentzen ditu, eta estresa murrizten du.