Biktimologia

Ekuan, delituaren biktimaren ongizate emozionala hobetzeko lan egiten dugu. Prozedura judizial batean sartuta egotea, askotan, zaila, mingarria, nekagarria eta ziurgabetasunez betea da. Testuinguru judiziala, figura judizial nagusiak, erabilitako terminoak eta prozesu judiziala bera ez ezagutzeak antsietatearen, beldurraren, amorruaren eta tristuraren zantzuak agertzea errazten du, besteak beste. Hori guztia, biktimizazioari berari lotutako ondorio psikosozialez gain.

Ekuan, birbiktimizazioa edo bigarren mailako biktimizazioa saihesteko, biktimei arreta ematen espezializatutako psikologa eta kriminologa bat dugu.

Zurekin batera egongo gara, prozedura judizialaren fase guztietan, zuri ondoen egokitzen zaizun moduan.

Ekuan honako hauek eskaintzen ditugu:

1. Laguntza judiziala

Prozedura judizialaren fase guztietan laguntzen dizugu, emozioak kudeatzen lagunduz. Emozionalki eta fisikoki lagunduko dizugu; zurekin joango gara behar duzun tokira.

Zure abokatuarekin koordinatuta, ahozko epaiketan deklaratzeko behar dituzun tresnak eskuratzen lagunduko dizugu. Batzuetan, estresak edo beldurrak blokeo emozionala eragin dezakete, eta horrek zaildu egiten du une horri aurre egitea. Horregatik, modurik onenean kudeatzen lagunduko dizugu.

Deklarazioak egitera ere laguntzen dizugu, bai poliziara, bai epaitegira. Laguntza emozionala eskaintzen dizugu aurretik, bitartean eta ondoren. Laguntza psikologikoa funtsezkoa izan daiteke une horietan.

Prozesuaren fase konplexua da, urduritasuna eta erasotzailea ikusteko beldurra eta arbuioa ere eragiten baititu. Psikologo/a espezializatu batek lagunduta joateak emozio negatiboak gutxitzen ditu, hauen kudeaketa erraztuz.

Sarritan, epaileak pertsonaren ebaluazioak edo balorazioak egiteko eskatzen du, eta, horretarako, balorazio-unitateetara joan beharra dago.

Epaitegiaren aurrean egin behar duzun edozein manifestazioren aurrean lagunduko dizugu. Testuingurua, nora joan, norekin hitz egin eta zer esan ez jakiteak sortutako estresa minimizatzen dugu.

Epaitegira lagunduko dizugu ahozko epaiketaren egunean, zure emozioak gaizki kudeatzeak ez dezan oztopatu behar bezala garatzea. Une horri aurre egiten lagundu nahi dizugu, zugan eragin emozional negatiborik sor ez dezan.

Egun hori heldu baino lehen elkar ezagutzea nahi duzu?


Ulergarria da ezagutzen ez duzun psikologo/a batekin joan nahi ez izatea, zuretzat hain garrantzitsua den une batean. Horregatik, lehenengo topaketa bat egiten dugu (aurrez aurrekoa edo online, zuk nahi izan bezala), elkar ezagutzeko eta behar duzuna partekatzeko. Lehenengo saio hau doakoa eta konpromisorik gabekoa da.

2. Aholkularitza biktimologikoa

Biktimologia-aholkularitzako saioen helburua biktimizazioak eragindako inpaktu emozionala arintzea da. Gure esku-hartzearen bidez, ahalik eta estres-maila txikienak lor daitezke, epaitegiaren eta eragile judizial nagusien ezjakintasuna, biktimarioarekin topo egiteko aukera, terminologia juridiko konplexua, etab. landuz. Halaber, biktimizazioari lotutako ondorio psikosozialak minimizatu daitezke eta, horrela, horrek eragindako arazoak prebenitu.

Aukera ezin hobea da laguntza fisikorik behar ez duzula uste baduzu (laguntza judizialaren kasuan bezala), baina bai psikologikoa.

Ordubeteko saioak dira, biktimei arreta ematen espezializatutako psikologo/a eta kriminologo/a batekin, eta aurrez aurre zein online egin daitezke.