ARTEA TRESNA TERAPEUTIKO GISA
Ekuan artea esku hartzeko tresna gisa hartzen duten tailerrak diseinatu eta ematen ditugu, aldaketa pertsonalera eta sozialera bideratuak.
Horretarako, artearen diziplina desberdinak erabiltzen ditugu, hala nola antzerkia, arte plastikoak, musika, dantza eta literatura
- Autoestimua.
- Herabetasuna.
- Besteekiko harremana.
- Ezetz esaten ikastea.
- Ezberdina denarekiko errespetua.
- Komunikazioa.
- Enpatia.
- Autoezagutza.
- Norberaren nortasuna eraikitzea.
- Norberaren talentuak identifikatzea eta garatzea.
- Eta abar.
Ekuan artea tresna gisa duten tailerrak eskaintzen dizkiegu talde eta adin ezberdinei, iraupena ere egokitu ahal izanez. Hemen proposamen batzuk erakusten dizkizugu, baina behar jakin bat baduzu eta zerbait proposatu nahi badiguzu, galde iezaguzu
Haurtzaroa eta nerabezaroa
Emakume-taldeak
Gizon-taldeak
Esku-hartze soziala
Espetxeak

Hezkuntza formalean lantzen ez diren funtsezko alderdiak dira hauek, haur eta gazteen garapen optimorako. Ekuan garrantzitsutzat jotzen dugu seme-alabei adierazteko eta berdinekin partekatzeko espazio bat eskaintzea, ondo pasatzen duten bitartean. Artearen bidezko esku-hartzeak eragin positiboa du pertsonarengan, goian aipatutako alderdi guztiak zeharka landuz. Ez dute terapia gisa esperimentatuko, jolas gisa baizik.
Non ematen ditugu tailerrak?
Gure zentroan tailerrak antolatzen dira aldizka.
Behar duzun lekura goaz.